Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: 'Museoaren zaindariak' eta 'La tierra prometida'

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Museoaren zaindariak’ eta ‘La tierra prometida’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko zineman dagoan pelikularen barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat Museoaren zaindariak eta nagusientzat La tierra prometida egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: En la ciénaga telesaila, Un fuerte aplauso telesaila, Blod and water telesaila, Conspiraciones de EEUU: Los asesinatos del pulpo dokumentala, Comida para Phil dokumentala eta Furias telesaila. Prime Video plataforman: Reina Roja telesaila.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular