Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Peppa: La llegada del bebé’ eta ‘Misión imposible: Sentencia final’

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Peppa: La llegada del bebé’ eta ‘Misión imposible: Sentencia final’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Peppa: La llegada del bebé’ eta nagusientzat ‘Misión imposible: Sentencia final’ egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Bienvenidos al Wrexham Football Club’, ‘F1: La academia’ eta ‘Caso no resuelto: Los asesinatos del Tylenol’ dokusailak eta ‘Dept. Q’, ‘Unicornio salvaje’, ‘Little Fires Everywhere’ eta ‘El mal invisible’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Viaje de fin de curso: Mallorca’ eta ‘Septiembre 5’ pelikulak igon dabez katalogora eta ‘La mejor hermana’ telesaila estreinau dabe.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00