Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Sari Nagusia: Ziztu bizian’ eta ‘Jone, batzuetan’

Umeei zein helduei zuzendutako pelikulak egongo dira ikusgai

Emonaldi bikotxa astegoien honetan Lekeition: ‘Sari Nagusia: Ziztu bizian’ eta ‘Jone, batzuetan’

Zapaturo lez zinean aditua dan David Madarietagaz egin dogu berba Aupa Bizkaia irratsaioko Zine tartean. Astero, Lekeitioko Ikusgarri zineman dagoan ikus-entzunezko edukiaren barri emoten deusku. Astegoien honetan emonaldi bikotxa egongo da. Txikientzat ‘Sari Nagusia: Ziztu bizian’ eta nagusientzat ‘Jone, batzuetan’ egongo dira ikusgai.

Plataformak

Netflix eta Prime Video plataformetako estreinaldien errepasoa be egiten dogu Davidegaz. Netflixen azpimarratzekoak: ‘Realeza rebelde: Una insólita historia de amor’ eta ‘Matchroom: Los reyes del espectáculo deportivo’ dokumentalak, ‘Mafia: Most Wanted’ dokusaila eta ‘1670’, ‘Black Rabbit’, ‘El refugio atómico’ eta ‘El hotel embrujado’ telesailak. Prime Video plataforman, barriz, ‘Los Caballeros del Zodiaco’ eta ‘Gen V’ telesailak estreinau dabez.

Beste albiste eta podkastak...

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00