Eñaut Elorrietak 'Fantasia' diskoa aurkeztuko dau Arriaga antzokian

Ken Zazpiko abeslari ohiak bere bakarkako azkenengo lana aurkeztuko dau apirilaren 27an

Eñaut Elorrieta: “Arriaga antzokiko kontzertua beti izaten da zita berezia”

Fantasia (2022, Elkar) deitzen da Eñaut Elorrietaren disko eta bira barria. Hamar kantuz osotutako lan honetan, Eñautek Aitor Etxebarria izan dau ekoizle eta bidelagun. Azken urte bietan eskuz-esku egindako lanaren emoitza da Fantasia. Felix Buff, Amorante, Fernando Neira edota Xabi Zeberio moduko musikariek hartu dabe parte diskoaren grabazinoan, besteak beste. Donostiako Elkar estudioan eta Bilboko Mala Estrata estudioetan grabau eta nahastu dabe lana, eta Jonan Ordorikak masterizau dau.

2022ko zemendian diskoa aurkezteko birea abiatu eban Zumarragan eta asteon, apirilaren 27an, Bilboko Arriaga antzokira iritsiko da. Gernikako abeslariak esan deuskunez, Arriaga antzokiko kontzertua bira guztietan izaten da zita berezia. Fantasia disko barriko kantuez gain, bere ibilbide osoko kantuak eskainiko dauz Eñautek. “Oso kontzertu borobila eta berezia izango da”, Ken Zazpiko taldeko abeslari ohiaren esanetan. Ganera, disko honen sorkuntza prozesua biltzen dauan Esna kanta dokumental laburra proiektauko dabe kontzertuaren aurretik.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular