Kanpainearen lehen fasean 250.000 euro batu dabez

Kubak egoera ekonomiko eta energetiko larria bizi dau, elikagaien, botiken eta argindarraren eskasiak markauta

Endika Guarrotxena: “Kubako egoerea oso-oso larria da”

Alkartearen logoa / EUSKADI KUBA

Kubak egoera ekonomiko eta energetiko larria bizi dau, elikagaien, botiken eta argindarraren eskasiak markauta. Endika Guarrotxena Euskadi-Kuba alkarteko kidearen arabera, AEBen blokeoak egoerea are gehiago gogortu dau, eta energiaren eskasia herrialdearen arazo nagusietako bat bihurtu da. Argindar etenek eguneroko bizimoduan eragin zuzena daukie, ur-horniduratik hasi eta janaria prestetako edo ospitaleetako zerbitzuak bermatzeko aukeraraino. Guarrotxenak azaldu dauenez, kubatarren artean nekea eta haserrea dago, baina gizarteak egoerari aurre egiteko erresilientzia eta moldatzeko gaitasun handia erakusten dau.

Egoera horren aurrean, Euskadi-Kuba alkartasuna eta laguntza bultzatzen dabil Euskal Herritik. ‘Argia eta Indarra’ kanpainearen lehen fasean 250.000 euro batu dabez Habanako William Soler haur-ospitalea eguzki-plakez horniduteko, eta dagoeneko bigarren fasea jarri dabe martxan beste ospitale bat laguntzeko. Horrez gain, Bilboko Aste Nagusian kanpainearen barri emongo dabe konpartsen txosnetan. Guarrotxenaren esanetan helburua ez da momentuko preminari bakarrik erantzutea; Kubak energia fotovoltaikorako trantsizinoan emon gura dauzan pausuak be babestea gura dabe.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00