Metro Bilbaok, asteburuetako erabiltzaileei jagokenean, 2019ko zifrak gainditu dauz

"Gaurtik aurrera Metroan maskara eroan ala ez, jarrera biak errespetau behar dira" zehaztu dau Metro Bilbaoko buruak

Eneko Arruebarrena: “Erreka azpiko tuneleko garraioa kudeatzeko hautagairik argiena Metro Bilbao izango da”

Eneko Arruebarrena (Metro Bilbaoko zuzendari nagusia) / Bizkaia Irratia

Gaurtik aurrera Bilboko metroan mosukoa ez da derrigorrezkoa izango. Maskara eroatera ohitu garela uste dau Metro Bilboko zuzendariak Eneko Arruabarrenak. Metro Bilbaoko zuzendariak gaur Goizeko Izarretan esan deusku derrigortasuna kendu arren berak gomendagarri ikusten dauela maskararen erabilerea. Hori bai jarrera biak errespetau behar dirala azpimarratu dau.

2022ko balantzea

Metro Bilbaok, igaz, aurreko urtean baino %20 txartel-balidazino gehiago euki ebazan, honek esan gura dau bidaia gehiago egon dirala eta abenduan pandemia aurreko zifren %95era heldu dala. Arruebarrenak esan deusku zapore gazi-gozoa lotu jakola eguneko ordu tarte batzutan bidaiarien kopuruak nabarmen egin dauelako gora baina beste batzutan apur bat jatsi dala zehaztu dau. Goizeko 08:00ak bueltan lantokira doazen bidaiarien kopurua 2019koa dala azaldu deusku. Eguerdiko 10:00etatik 13:00ak arteko ordutegian erbilatzaile asko edadeko pertsonak izaten dira eta ordu tarte horretan bidaiarien kopuruak behera egin dau. Astegoienetan, ordea, boom-a egon da. Jendeak astegoeinetan urten gura dauela igerten da eta Metro Bilbaoko zuzendariak esan deuskunez asteburuetan 2019ko bidaiarien zifrak gainditu dira.

Langileen segurtasuna

Orain dala aste batzuk Algortako geltokian metroko behargin baten kontrako erasoa egon zan, abenduan be Basarrateko geltokian beste horrenbeste. Langileek dinoe enpresak baliabide gehiago jarri beharko leukezala balizko erasoei aurre egiteko edo horreek sahiesteko. Eneko Arruebarrenak azaldu deusku urtean segurtasuna bermatzeko sei milioi euro inbertiduten dabela eta zaindari edo jagole gehiago hartzeak ez leukela arazoa konponduko. “Zenbat gastau behar dogu 8 milioi? Holan ez da arazoa konpontzen. Gizartearen isla da pasetan dana. Metro Bilbao leku segurua da baina kalean gertatzen dana metroan be gertatzen da.  Hau guztia  kudeatzea hametik aurrera errezagoa izango da. Beti be langileakaz batera gestionauko dogu” azaldu dau Arruebarrenak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00