Foro Sozialak agur esango dau astegoien honetan Iruñean eta Donostian egingo dabezan mahainguruetan.
Hamar urteko ibilbidea agurtuko dabe VI. Foro Sozialaren bitartez. Paul Rios, Brian Curryn eta beste hainbat gonbidatu izango dira parte hartzen, baita Kolonbia eta Kataluniako adituak be. Foro Sozialaren lorpen handienetako bat Eneko Calleren eritxian, asmatu dauen lan egiteko metodologia izan da.
Alkarbizitzea
Euskal Herrian bizikidetzan asko aurreratu da Foro Sozialaren eretxian. “Konpromiso positiboa daukagu eta hori antzemon dogu azken hamar urteetan. Alkaribizitzaren beharrizana egoan” aitatu dau Eneko Callek. “Errelato bakarraren ideia agortuta dago, aurrerantzean errelato anitzak entzungo dira” gaineratu dau Foro Sozialeko ordezkariak.
Entzutegi Nazionala
Asteon Entzutegi Nazionalak Jaurlaritzak preso biri emondako hirugarren gradua ukatu deutse, Xabier Atristaini eta Juan Manuel Inziarteri. “Foro Sozialak egindako bidean atzera pauso bat suposatzen dau honek. Halan da be Entzutegi Nazionalaren azkeneko autoetan joera aldaketa bat igerten hasi gara” zehaztu dau Callek.