Bakea eta Duintasuna GKE-eko Eneko Callerentzat argi dago Israelek ez dauela bakerik nahi. Ismail Haniyeh-en hilketea be estrategia horretan kokatu dau, Haniyeh inguruan bakegintzea sustatzen ibili izan dalako. Dana dala, Calleren arabera, Israelentzat be gauzak aldatuz doaz. Munduan gero eta handiagoa ei da palestinarren aldeko mogimendua. Horrez gain, Israel gero eta egoera ekonomiko txarragoan dago, eta horrek be ez deutsoz gauzak asko errezten. Guzti honek Palestinako gatazkea bideratzen lagundu leikela uste dau. Dana dala, egoerea bertan kezkagarria dala esan deusku, hildako, zauritu eta egoera kezkagarri ugarigaz.