
Gaur Goizeko Izarretan saioko tertulian Hamas eta Israelen arteko suetenaz berba egin dabe Eneko Callek (Bakea eta Duintasuna GKE) eta Kepa Apellanizek (EHUko irakaslea). Tertulian, Eneko eta Kepa izan dira hizlari, eta bakoitzak bere ikuspegitik azaldu du gaia. Enekok azpimarratu dau palestinarrek genozidio egoeran biziten jarraitu behar izan dabela eta halanda be alkartasun mogimenduen indarra handitzen joan dala Euskal Herrian eta nazinoartean. “Palestinar erresistentziarentzat garaipen bat izan da euren lurrean biziteko eskubidea aldarrikatzea” adierazo dau Eneko Callek.
Bestalde, Kepak nazioarteko eragileen rola kritikatu dau, Israelen genozidio ekintzen aurrean geldirik egotearen aurka agertuz. Horrez gain, Gazan dagoan laguntza humanitarioaren egoera larriaren inguruan berba egin dau, Israelen azken legediak Nazio Batuen Erakundeko agentzia nagusietako bati, UNRWAri, mugak jartzen deutsozan bitartean. “Ezin dogu ahaztu Gazako azpiegiturak guztiz suntsituta dagozala; egoera honek zerotik hastea eskatzen dau” azpimarratu du Kepak, egoeraren larriaz ohartarazoz.
Tertuliaren amaieran, bestelako gaiak bere euki dabez berbagai, besteak beste, Euskal Herriko sagardotegien ohiturak eta EAJren etorkizun politikoa.