Sare herritarrak eta Bilboko Konpartsek manifestazinoa antolatu dabe abuztuaren 25erako, Bilboko jaietako egun handirako, presoen kontrako salbuespen neurriak bertan behera izteko eskatzeko. Sare Herritarreko Eneko Lertxundik azaldu deuskunez, Eusko Jaurlaritzak espetxe eskumena hartu ebanetik egindako gradu aldaketa proposamen gehienei erregrezinoa ezarri deutse. Sistematikoki helegiteak aurkezten dira. Berrogei gradu aldaketa inguru proposatu dira, 29ri errekurtsoa aurkeztu deutse, eta %60 espetxera bueltau dira.
Gaur egun egon 115 bat presok beteten ditue gradu aldaketarako baldintzak, eta 16 dagoz kartzelan gaixotasun larriekin.
Abuztuaren 25eko manifestazinoan egoera horreek salatuko ditue eta salbuespen neurriak eta erabagiak bertan behera izteko eskatuko dabe.