Haize-Arrosa taldeak debuteko diskoa kaleratu dau: 'Ez dogu zor ezer' (Baga Biga)

Haize-Arrosa taldea Berrizen sortu zan 2022. urtean

Eneritz Gorritxategi: “Ikuspegi guztiz feminista batetik egindako abestiak dira”

Haize-Arrosa taldea Berrizen sortu zan 2022. urtean. Eneritz Gorritxategi Lariz (trikitia eta ahotsa), Edurtzeta Ania Albizbeaskoetxea (perkusinoak eta ahotsa), Markos Murillo Gil (gitarra), David Vallejo Cantero (bateria) eta Peio Agirre Gimenez (baxua) musikariek osotuten dabe boskotea. Joan dan martian Tortolaraino izeneko aurkezpen kantua argitaratu eben, eta zemendian bigarren singlea eta izen bereko diskoa: Ez dogu zor ezer (Baga Biga).

Haize-Arrosaren musika koloreak askotarikoak eta pluralak dira, baina ez dabil haize-orratzak marketan dauanaren arabera. Ondo hausnartutako erritmoak landu dabezala nabarmendu dabe, izan be, eskarmentu handiko musikariez osotuta dago taldea. 1990eko hamarkadako Ene Bada taldean aritutakoak gehien bat. Askatasunetik ataratako erritmoak landu dabez. Folk-rock, Irish-folk-rock, pop-rock, country-rock, eletro-pop-triki, world fusion, balada, flamenkoa, mex, fandangoa, a capella edota ambient dira entzun daitezkeen doinuetako batzuk.

Haize-Arrosaren debuteko diskoak hamar kantu biltzen dauz. “Diskoko kantu guztietan mezuak oso argiak dira, emakumea da danetan protagonista. Gure helburua mezu hori helaraztea da, taldea nora iritsiko dan baino gehiago mezua gizarteari helaraztea” azaldu deusku Eneritz Gorritxategi taldekideak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular