68 urtez Arratialdeko hezkuntzan erreferente izan da Zulaibar Ikastegia. Aste honetan, Zulaibar Campusa inauguratu dabe. Eskualdeko industria eta barrikuntzan gune garrantzitsua izaten jarraitu gura dau instalazinoak handitu eta hartutako norabide barriagaz.
Xabier Aldama zuzendariak enpresak ikastetxearen egituran sartzea izan dala helburuetako bat nabarmendu deusku Goizeko Izarretan irratsaioan. Gainera, enpresek euren instalazinoen luzapen modura gura dabe Zulaibar ikustea. Zortzi hilabeteko obren ostean, eta Campus bihurtuta, prest dagoz horretarako.
Gaur egun 255 ikasle eta 33 behargin daukaz Zulaibarrek. Lanbide Heziketako bi ziklo eskaintzen dira, eta azkenengo “Automatizazioa eta robotika industriala” ikaslerroa abiatu dabe.