Gaurko egunaren ganeko bizipenak kontau deuskuez

Mikel Astelarra urte askotan Bizkaia Irratiko esataria izandakoa be gugaz izan da

Entzuleakaz tertulian urriko azken astelehenean

Lau Haizetara irratsaio berezia eskeini dogu gaur Gernika Lumotik, Urriko Azken Asteleheneko azokatik. Gonbidadu desbardinak izan doguz eta azokaren ganeko barriak nagusitu dira. Saioari, Bizkaia Irratiko Gernika Lumoko entzuleakaz emon deutsagu hasierea. Leire Miguel eta Lourdes Goikoetxea ama-alabak, Javier Gorroño eta Javier Zuazua etorri dira gurera. Eurekaz batera izan da Mikel Astelarra, Bizkaia Irratiko esataria izan zana. Urriko Azken Astelehena zelan bizi daben, zelan aldatu dan, gaurko eguneko ohiturak…. danetarik azaldu deuskue. Mikel Astelarra, Gernika Jai-Alai eskolako lehendakaria be bada eta zesta-punteak aspaldion bizi dauan bultzadaren barri be emon deusku. Urriko Azken Astelehena asko aldatu da ospatzen hasi zan urtetik eta historia apur bat be egin dabe gure entzuleek.

Azoka

Gernika-Lumoko Urriko Azken Astelehenean 310 postu egon dira gaur. Herriguneko kale nagusietan banatuta, danetarik egon da; nekazal-produktuak, tokiko artisauatza, makinneria… kultur eta kirol jarduerak be bai gaurko egitarauan. Sebastian Lizaso, Andoni Egaña eta Onintza Enbeita bertsolariak izan dira, besteak beste.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00