Xare jardunaldiak eremu digitalean euskeraren erabilera sustetako egin dabez

Xare jardunaldiak egin dira lehenengoz Bilbon

Eremu digitalean euskeraren erabilera sustatzeko gazte bilbotarren artean

Gaur egin dira Xare euskarazko kultura digitalaren jardunaldiak La Perreran, Bilbon. 300 ikasletik gora batu dira eta sekulako giroa egon da aldarte onez inguratuta. Bertan, Eider Inunziaga Bilboko Euskara, Herritarren Arreta eta Partaidetza zinegotzia egon da, eta Udalaren erronkarik handiena gazteek euskeraz berba egitean dagoala adierazo dau.

Jardunaldi hauen oinarri nagusiak gazteak, informazinoaren eta komunikazinoaren teknologiak (IKT), eta euskera dira. Hiru ardatz horien inguruan eraikitzen da ekimenaren helburu nagusia: gazteen artean euskerazko sorkuntza eta baliabide digitalak ezagutaraztea.

Helburua ez da gazteei lanabes digitalak ezagutarazotea bakarrik, baizik eta tresna horreek balioan jartzea, eta ikasleek euren erabilera aktiboa egitea. Horretarako, gazteek kontsumitzaile pasibo izatetik euskerazko ekosistema digitala aberasten daben sortzaile eta garatzaile izatera igarotea gura da.

Bilboko hitzordu hau izan da Xare jardunaldien lehenengoa hasi barri dan 2025-2026 ikasturte honetan. Bilbon egon eta gero, Iruñean, Baionan, Barakaldon, Amorebieta-Etxanon, Errenterian, Laudion, Donostian eta Gasteizen egingo dau geldialdi bana.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00