Ispasterko aurrelariak eta Markinako atzelariak 2-1 irabazi eutsen atzo Laduche eta Gorka Sorozabali

Olharan-Del Rio eta Erik-Manvielle bikoteen arteko partiduak erabagiko dau finalerdietako laugarren bikotea

Erkiaga eta Ibarluzea finalerdietako hirugarren bikotea

Aritz Erkiagak tanto ikusgarriak egin ebazan winter series torneoko hamargarren jardunaldiko partiduan / Eraman Jai Alai

Aritz Erkiagak eta Jon Ibarluzeak Eusko Label Winter Series torneoko finalaurrekoa jokatuko dabe Laduche eta Gorkari 2-1 irabazi ostean txapelketako hamargarren jardunaldian. Lehen faseko hiru partiduak irabazita, sailkapeneko buru lez sailkatu dira final aurrekoetara. Ondorioz, beste multzoko bigarren sailkatuen aurka jokatuko dabe. Hondino ez dago erabagita nortzuk izango diran Erkiaga eta Ibarluzearen aurkariak hurrengo fasean. Hiru hautagai dagoz, A multzoko bigarren posturako: Olharan-Del Rio, Erik-Minvielle eta Goitia-Basque.

Partidu erabakigarria datorren astelehenean jokatuko da. Bertan, Jean Olharanek eta Julen Del Riok, Erik Mendizabal eta Minvielleren aurka jokatuko dabe. Iñaki Osa Goikoetxeak eta Unai Lekerikabeaskoak A multzoko lehen postuan amaitu dabe lehenengo fasea hiru partiduak irabazi eta set bat bera be galdu barik eta B multzoko bigarrenaren aurka jokatuko dabe final aurrekoetako kanporaketea, Johan Sorozabal eta Imanol Lopezen aurka hain zuzen be. Jardunaldi bi geratzen dira Eusko Label Winter Series torneoaren lehen fasea amaitzeko. Finalaurrekoak urtarrilaren 29an eta otsailaren 5ean jokatuko dira eta partidu bi horreetako irabazleek finala jokatuko dabe otsailaren 18an.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00