Zestaz, buruz buruko txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditue, gaur, Berriatuan. Neurketa batean, Aimar Aldazabal eta Aritz Erkiaga izango dira aurrez aurre. Bestean, Imanol Lopez eta Jean Olharan. Halanda ze, bizkaitar bat ziur sailkatuko da finalerako.
Aimar Aldazabal berriatuarrak etxean jokatzen dau txapelketa hau. Ilusino berezia egiten deutso. Aurrean, baina, Aritz Erkiaga ispastertarra eukiko dau. Txapelduna. Aimarrek esan deuskunez, dana ondo egin beharko dau aurrera egiteko. Zaleen babesik ez jako faltako.
Beste finalaurrekoan, Jean Olharanek eta Imanol Lopezek neurtuko dabe indarra. Frontoi handiagoan Lopez izango litzateke faborito. Mendibarrenen, aldea parekatu egiten da. Aimarren esanetan, Olharanen indargune nagusia akats gitxi egitea.