Buruz buruko finalaurrekoak jokatuko ditue Berriatuan. Aimar Aldazabalegaz egin dogu berba

Aimar Aldazababalek dino dana ondo egin beharko dauela Aritz Erkiagari irabazi, eta buruz buruko finalera sailkatzeko

Erkiaga txapelduna eta Aimar herritarra, finalerako txartelaren bila

Aritz Erkiaga eta Aimar Aldazabal, Gernikan / Bizkaia Irratia

Zestaz, buruz buruko txapelketako finalaurrekoak jokatuko ditue, gaur, Berriatuan. Neurketa batean, Aimar Aldazabal eta Aritz Erkiaga izango dira aurrez aurre. Bestean, Imanol Lopez eta Jean Olharan. Halanda ze, bizkaitar bat ziur sailkatuko da finalerako.

Aimar Aldazabal berriatuarrak etxean jokatzen dau txapelketa hau. Ilusino berezia egiten deutso. Aurrean, baina, Aritz Erkiaga ispastertarra eukiko dau. Txapelduna. Aimarrek esan deuskunez, dana ondo egin beharko dau aurrera egiteko. Zaleen babesik ez jako faltako.

Beste finalaurrekoan, Jean Olharanek eta Imanol Lopezek neurtuko dabe indarra. Frontoi handiagoan Lopez izango litzateke faborito. Mendibarrenen, aldea parekatu egiten da. Aimarren esanetan, Olharanen indargune nagusia akats gitxi egitea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular