SOS Arrazakeriak kirol munduko errazismoan ipini dau fokua

"Ezin dogu pentsatu gizartean presente dagoan gauza bat kiroletan ez egotea", nabarmendu dau Xabier Aierdik

Errazakeria eta diskriminazinoa kirol munduan

SOS Arrazakeria erakundeak 2024ko urteari jagokon txostena aurkeztu dau eta fokua kirol munduko errazismoan ipini dau. 446 pertsona parte-hartu dabe dabe ikerkertan eta %85,5ak uste dau errazakeria eta diskriminazinoa arazo garrantzitsuak dirala kirolaren munduan. Xabier Aierdi Soziologian doktorea eta Begirune Fundazinoko presidenteagaz eta Ramon Basaldua Bizkaia Irratiko lankideakaz gai honen inguruan berba egin dogu Goizeko Izarretan irratsaioan.

“Errazakeria estrukturala ganeratuta dago egunerokotasunean, guk praktikatzen doguzan hainbat portaera arruntetan, klasismoa eta matxismoa dagozan moduan. Instituzinoek egin behar dabena da, alde batetik, kanpaina, baina beste alde batetik, zehaztu behar dabe zer nolako jokabidea hartuko daben honelako kontuak agertzen diranean eta lan prebentiboa egin behar dabe”, azpimarratu dau Xabier Aierdik.

“Nik esango neuke errazakeria kasuak, batez be, futbolean gertatzen dirala. Nik uste dot futbolean iraina beti normalizatuta egon dala. Beti egon beharko litzake arduradun bat partidu guztietan eta baten bat irainka hasten bada esan: zu, edo jarrerea aldatzen dozu edo kanpora zoaz”, adierazo dau Ramon Basalduak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00