APNABI Autismo Bizkaiak martxan jarri dau ErrazTEA proiektua

Erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako zerbitzua da

ErrazTEA, autismoa daben pertsonentzako proiektu barritzailea sortu da

APNABI Autismo Bizkaiaren eskutik sortu da, Bizkaiko Foru Aldundiaren BEAZekin eta irisgarritasun unibertsalean aditua dan Puntodis enpreseagaz lankidetzan.

APNABI Autismo Bizkaiak ErrazTEA proiektua abiarazi dau. Erakunde publiko zein pribatuei zuzendutako zerbitzu honen bidez, adimen-desgaitasuna/edo autismoa daben pertsonentzat komunikazino-espazioak eta -euskarriak ulerterrazak eta lagunkoiak diren ebaluatzen dau. Ekimen honen balio bereizgarria da ErrazTEA dala desgaitasun intelektuala eta/edo autismoa daben eta prestakuntza daben profesionalak lantaldean dituen Euskadiko lehen erakundea eta bakarra. Holan, lan taldeak konponbideak diseinatzen ditu erakundeak irisgarritasun kognitiboari buruzko araudia bete dagian. Gizarte justuagoa, solidarioagoa eta inklusiboagoa bultzatzeaz gain, proiektuak desgaitasuna daben pertsonen enpleguari laguntzen deutso. Trebakuntzaren bidezko profesionalizazinoa garrantzi handiko alderdia da, orain arte irisgarritasun kognitiboa baliozkotzeko lan horrek boluntariotzaren bidez egin dira eta.

Ekimen honen garapenean, APNABIk BEAZen, Bizkaiko Foru Aldundiaren ekintzailetzari laguntzeko agentziaren eta Puntodis irisgarritasun unibertsalean aditua dan enpresaren babesa izan dau. Noemi Tetua izan dogu azalpenak emoten.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular