Momentuz erreformearen gaineko aurreakordioa dago eta datorren hilean onartuko da modu ofizialean

EAJ, PSE-EE eta Elkarrekin Bizkaiak erreforma akordioaren onurak nabarmendu ditue, eta EH Bilduk kritikau egin dau

Erreforma fiskala eta Lan Eskaintza Publikoetako euskera eskakizunak gaurko tertulian

Batzarkideak / Bizkaia Irratia

EAJ, PSE-EE eta Elkarrkin Podemosek adostutako erreforma fiskalak emon dau zeresana Goizeko Izarretan irratsaioko Bizkaiko Batzar Nagusien tertulian. Aurreakordioa sinatu daben alderdiek erreforma horren onurak nabarmendu ditue, eta alderdien arteko adostasuna egon izana. Euskal Herria Bilduren eretxian, erreformea kaltegarria izango da.

Bizkaiko Foru Aldundiak hurrengo Lan Eskeintza Publikoan euskera eskakizunak aldatu izana be aztertu da tertulian. EAJ-tik Jesus Lekerikabeaskoak hartu dau parte, EH Bildutik Iker Casanovak, Elkarrekin Bizkaiatik Eneritz de Madariagak eta PSE-EEtik Ana Berta del Campok.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00