Juan Mari Iraolagoitia, Herri Irratiko euskerazko emisinoen arduraduna eta Bizkaia Irratiko lehenengo zuzendaria

Euskerazko irratigintza eta kazetaritzeari ekarpen itzela egin eutsan

Juan Mari Iraolagoitia / Bizkaia Irratia

Juan Mari Iraolagoitia estimau euki dabe eta izaten jarraitzen dabe beragaz hartuemonen bat eukitako guztiek. Herri Irratiko euskerazko emisinoen arduraduna izan zan 1973an, eta Bizkaia Irratiko lehenengo zuzendaria 1990ean. Irratsaio berezian bere ingurukoak batu ditugu, makina bat jentegaz berba eginda: Ander Manterola, Adolfo Arejita, Gaspar Martinez, Dorleta Alberdi, Pedro Mari Goikoetxea…Danak nabarmendu dabe bere izaera ona, pertsona ona izatea, langilea, zehatza, serioa, arduratsua lanagaz eta inguruko jenteagaz…Sinismen handikoa zan Juan Mari eta hortik egiten eban egiten eban guztia. Euskereari, irratigintzeari, kazetaritzeari eta elizeari berak egindako ekarpena itzela eta eskertzekoa izan da.Eskerrik asko Juan Mari!

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular