Etxepe taldeak bere lehenengo lana kaleratuko dau hileon

EP-a izango da, orain arte plazaratu dabezan kantuakaz osotutako album laburra

Axeri (Etxepe): “Guretzako egiten dogu musika, gu asetzeko eta gure barneko gauzak atarateko”

Arrasate eta Aramaioko lagun talde batek osotuten dabe Etxepe proiektu musikal barria. Oihan Uribarren Fane, Eli Maidagan Eli, Markel Mendizabal Axeri… gazteak itxialdiaren ostean batu ziran eta musikea egiten hastea erabagi eben. Orain arte kantu batzuk kaleratu dabez eta zuzenekoak be eskaini dabez. Harrera oso ona izan dau 2022ko abenduan Gozategi taldearen trikiti doinuak oinarrian daukan ‘Alboka‘ kantuak. Lore Gazteak eta Txikitxu Arrostaitz taldeetako dantzariak izan ebezan lagun bideoklipean.

Taldeko Markel Mendizabal Axeri izan dogu geugaz, kantu honen sorkuntzearen ingurukoak kontetan. Axeri-k aurreratu deuskunez, azkenaldian sortutako abestiakaz bilduma bat sortu eta publiketako asmoa daukie. Hileon kaleratuko dabe EP-a.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular