Jon Kepa Agirregoikoak esnekien prezioa %10 igo behar izan dauela azaldu deusku

Euskadin 6 mila esne behi inguru hil dabez pentsuen prezioaren igoerak eraginda

“Esne behien elikaduran autonomoak gara, ez dogu abelbururik hil behar izan”

Jon Mikel Agirregoikoaren behiak / "Errotik" esnekiak

Abeltzainek azaldu dabenez, pentsuen salneurria %80 hazi da azken hilabeteetan eta esneagaz ekoizpen gastuei ezin erantzunda, okelea salduta gehiago irabazten dabe.

Etxanon “Errotik” esnekiak ekoizten dauzen Jon Kepa Agirregoikoa abeltzain eta gaztaigileagaz berba egin dogu. 30 esne-behi daukoz eta inoiz ez dau gura izan kopuru hori handitu. Euren lursailetan ekoizten daben bedar kopuruak ustiategian dabezan behien kopurua baldintzatu eta mugatzen deutse. Muga hori sekula igaroten ez dabela zehaztu deusku Jon Kepa Agirregoikoak. Oreka horrek pentsuaren prezioaren igoereari eutsen lagundu deutse.

Argindarraren eta gasolioaren prezioa garestitu da. Honen ondorioz produktuen prezioa %10 igo behar izan dauela zehaztu deusku Etxanoko abeltzainak. Esnekiak, astelehenero, Gernikako plazan saltzen dauzen Agirregoikoak ekologikoan dihardu eta salmenta zuzena egiten dau.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00