Esne Beltza taldeak bere agurrerako kontzertua iragarri dau. Izan be, 18 urte beteko ditu talde gipuzkoarrak 2025ean, eta azken kontzertua ez da edozelangoa izango. Bilbao Arenan izango da, 2025eko zezeilaren 1ean. Fermin Muguruza, La Pegatina, Chambao edota El Canijo de Jerez be izango dira eskainiko dan kontzertuan. Sarrerak irailaren 17tik dagoz salgai.
Lova taldekidea izan da Lau Haizetara irratsaioan kontzertu berezi honen barri emoten, eta esan deusku sarrerak salgai ipini bezain laster %50a agortu egin dirala. Sorpresaz betetako emonaldia izango dala be aurreratu deusku Lovak.