Usansolo Herria plataformak dino BFAk Bizkaiko Batzar Nagusietan onartu zana defendidu beharko dauela

Monika Mena: "Prozesua lau urtez luzatu ahalko da baina batzorde barri batek udalerria kudeatuko dau"

Estaduko abogadutzaren helegitearen ondorioz Usansolon aurton ez da hauteskunderik egongo

Usansolo Bizkaiko 113.udalerria izateko prozesua luzatu egingo dau, beste lau urtez. 2022an lortu dau Usansolok udalerri izatea, Bizkaiko Batzar Nagusietan onartu eta gero. Baina espainiar estaduko abogadutzak helegitea aurkeztu dau erabagi horren kontra. Itxaroten ebena gertatu dala esan deusku Usansolo Herria plataformatik Monica Menak.

Prozesua luzatu egingo dan arren, eurek herria kudeatuko dabela argitu deusku Menak. Aldundiak kudeatzaile batzorde bat sortuko dau horretarako eta aurten ezingo dabe udal hauteskundeetan parte hartu. Gauzak zaildu diran arren, aurrera egiteko prest dagoz Usansolon. Foru araua bete dabe, eta Batzar Nagusietan onartu zan Usansolo Bizkaiko 113.udalerria izango dala. Orain Monika Menaren eretxian BFAk defendatu beharko dau onartutako hori, espainar estaduko abogadutzaren aurrean.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular