PPk Zorrotzarurrerako Osasun Island proiektua aurkeztu dau

"Bilbon auzoko polizia bultzatu nahi dogu" adierazo dau Esteban Goti popularrak

Esteban Goti (PP): “Madriletik zerura esaten da eta agian zerua Bilbo da”

Esteban Goti (PP) / Bizkaia Irratia

Getxon jaio zan eta azkeneko urteetan Bizkaiko uriburuan bizi izan da PPk Bilboko alkatetzarako zerrendan aurkeztu dauen hautagaietariko bat, Esteban Goti. Berea burua “El Sitio” kultura alkarteko kide eta liberal modura aurkeztu dau Gotik. Zabalburuko Amor Misericordioso ikastetxeko irakaslea be bada eta Goizeko Izarretan saioan beragaz hauteskunde kanpainaz, osasunaz, segurtasunaz etabar luzeaz berba egingo dogu.

Segurtasuna

PPk Bilboko auzoetan udaltzainen taldeak sortu gura dauz eta kalera urten barik dagozan udaltzainak kalean ikusi gura dabez popularrek. “Segurtasuna errealidade bihurtu behar dogu Bilbon. Udaltzainen kolektiboan body-cam kamerak eta tasser pistolak erabilgarri jarri gura doguz” gaineratu dau Esteban Gotik.

Osasuna

PPren Bilboko alkategaiak, Esther Martinezek, orain dala gitxi Zorrotzaurre osasunerako eta ikerketarako uharte bihurtu gura dabela esan dau. “Ospitale sareekin eta banaketa-produkzino kateekin Zorrotzaurren Osasun Island  proiektua bultzatu nahi dogu. Profesionalen formakuntzarekin eta ikerketarekin osasun arretea eta espezialidadeak aregotu nahi doguz” azaldu deusku Esteban Goti popularrak.

Isabel Diaz Ayuso

Isabel Diaz Ayusorengan konfidantza osoa dauka Esteban Gotik. ““Madriletik zerura esaten da eta kasu honetan zerua agian Bilbo da. Alkarbizitzea, askatasunetik sinesten dogu. Isabel Diaz Ayusok guztion askatasuna aldarrikatu dau eta oso ausarta izan da hori Espainiako Gobernuaren aurrean aldarrikatzen” azaldu deusku Bilboko alkatetzarako zerrendan doan hautagai popularrak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00