Barakaldoko La Inmaculada ikastetxean egiten dau lan, eta bere proiektuaren ardatz nagusiak ekidadea eta inklusinoa dira. Ikasle guztiei ikasteko eta garatzeko aukerak eskaintzea dau helburu, bakotxaren erritmoa eta beharrizanak kontuan hartuta. Estibaliz Benitez irakasleak Goizeko izarretan saioan azaldu dauenez, bere eguneroko lanean ikasle bakotxaren beharretara egokitutako materialak eta baliabideak sortzen dauz. Izan be, bere ustez, ume bakotxa mundu desbardina da. Behar bereziak daukiezan ikasleekaz egiten dau lan, eta azpimarratu dau hezkuntza inklusiboa bermatzeko ezinbestekoa dala bakotxari behar dauana eskaintzea. Saria jasoteaz gan, Deustuko Unibertsidadean masterclass bat emoteko aukerea be euki dau. Esperientzia berezia izan dala aitortu dau.
