Bermeoko traineruak hasiera bikaina emon deutso denporaldiari. Izan be, Bou Bizkaia nagusi izan da ekainean jokatutako txapelketetan. Hamar segunduko aldea kendu eutson Zierbenari Bizkaikoan, 31 segundu Euskadikoan eta 9 aurreko domekan Donostian jokatutako Espainiako txapelketan. Zierbena kenduta, ganerako traineru guztiak oso urrun geratu dira.
Bou Bizkaia nagusi izan da azken denporaldi bietan, Kontxea eta Eusko Label Ligea irabazita. Ikusteko dago zer egiteko gauza dan datorren ekainaren 29an Galizian hasiko dan ligan. Iker Zabalagaz egin dogu berba Bizkaia Irratiko Jokoan kirol tartean. Urdaibaiko entrenatzaileak esan deusku oso pozik dagoala berak zuzentzen dauen ekipoak emondako maileagaz. Estropada guztiak irabaztera urtengo dabela dino, helburua betetea oso gatxa izango dala autortu arren. Kontua da, Bou Bizkaiak ez dauela traineru estropadarik galdu 2024 urtean. Ez eban Lekeitioko banderea eskuratu Zarautzen denporea hobea izan zalako, baina nagusi izan zan bere txandan. Urdaibairen errendimentu bikainak ilusino handia sortu dau Bermeon.