Jose Maria Guibertek bere aitaren bahiketeari buruzko liburua argitaratu da dau

"Gorroto barik gogoratu behar da, gertatutakoa ezin da ahaztu" esan dau Guiberten semak

ETAk bahitutako Jesus Guiberti buruzko liburua kalean da

Jose Maria Guibert / Bizkaia Irratia

ETAk Jesus Guibert enpresa-gizona 17 egunez bahituta euki eban kobazulo baten. Bahiketa hori orain dala 41 urte, 1983an izan zan eta orduan Jesusen semak, Jose Marik, 21 urte eukazan. Jose Mari Guibert Deustuko Unibersidadeko errektorea izan da, gaur egun 62 urte daukaz eta bere aitaren bahiketeari buruzko liburua idatzi barri dau. La Caverna: Diario del secuestro de un empresario vasco izena ipini deutso liburuari. Liburu honen helburu nagusia gertatutakoa gogoratzea eta ez ahaztea dala esan deusku Guibertek, gorroto barik memoria ariketa egin behar dala uste dau berak.

“Burgosen abade izateko ikasketak egiten negoan, telefonoz deitu ninduen Donostiara joateko berahala joateko esanaz, zeozer gertatu zan” azaldu deusku Jose Mari Guibertek. Bere aitak 1982tik ETAren hainbat mehatxu gutun jaso ebazala esan deusku Goizeko Izarretan irratsaioan. Liburua argitaratu baino lehen idatzitakoa hainbat ezagunegaz partekatu eban  eta egilea orduan konturatu zan pertsona askok gertatutakoari buruz oso gitxi ekiela.

Barkamenaz, enpatiaz, erreskate bat ordaintzeari buruzko etikaz… berba egin dogu Jose Mari Guibertegaz. Liburutik harago etorkizunean Comillaseko Unibersidadean lanean ibiliko dala kontau deusku Deustuko Unibersidadeko errektore ohiak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00