Erromatar Herrixkaren arrastoak bisitau leitekez Foruan

"Gaur egun ikusi geinkezan arrastoetatik aparte, lur azpian aztarna gehiago dagozala" esan deusku BFAko arkeologo teknikariak

Etor Telleria: “Foruko herri osoaren azpian herri erromatar bat dago”

Foruko erromatar herrixkaren arrastoak / BizkaiKOA

Aste honetako Herriz Herri saioa Foruko udaletxetik egin dogula aprobetxatuz, Bizkaiko udalerri honetan dagoan Erromatar Herrixka bisitau dogu. Etor Telleria Bizkaiko Foru Aldundiko Ondare Kulturaleko zerbitzuko arkeologo teknikariak egin deuskuz gida lanak.

Foruko aztarnategia Bizkaiko erromatar aztarnategi nagusia da, bai bere hedaduragatik bai bere artapen maila ona dalako. “Kantauri ekialdean ez dago holako beste aztarnategirik” esan deusku Etor Telleriak. Forua latinezko  forum (herri plaza, merkadua) berbatik dator, eta forum egitura daukien erromatar herriak ez dira asko Kantauri itsaslerroan. Kristo osteko I.mendean sortu zan eta IV.mendera arte iraun eban. 1982.urtean agertu ziran lehenengo arrastoak, eta ordutik Bizkaiko Foru Aldundiak beregain hartu dau ingurua induskatzeko ardurea.

Indusketa lanetan aurkitutakoa herritarren artean zabaltzeko, Bizkaiko Foru Aldundiak urte batzuk daroaz udan Ibilbide Historikoak programa antolatzen. Programa honen barruan, besteak beste, herrixka honetako eraikinen arrastoak ikusi geinkez. 2021.urtetik hona, ganera, erromatar garaiko eraikin horreek birtualki be bisitau daitekez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular