Fermin Aiok zuzendu dau talde arabarraren ganeko lana

Zinebi jaialdian eskeiniko da BBK Aretoan

‘ETS, Itzal Argitan’ film dokumentalaren estreinaldia Bilbon

ETS taldea / Bizkaia Irratia

ETS, Itzal Argitan dokumentalaren estreinaldia izango da gaur Zinebin. Bilbon egiten dan dokumental eta film laburren zinemaldiaren Bertoko Begiradak-Miradas desde Euskadi sailaren barruan eskeiniko da filmea gaur. Arabako En Tol Sarmiento edo ETS taldea da dokumentalaren ardatz, batez be, Iñigo Etxezarreta abeslaria. Bere bizipenak kontetan dira, BECen eskeinitako hiru kontzertuek eragindakoak, Konkista lanaren sortze prozesua eta Madrilen eskeinitako kontzertuak eragindakoak. Fermin Aio izan da dokumentalaren zuzendaria. Talde arrakastatsu baten filmea izan behar zan baina grabatu ahala ideiaz aldatu eben edukiari jagokonez. Iñigo Etxezarretak dauka filmean protagonismo nagusia. Kantuak sortzerakoan bere barruak eragiten deutsona azaltzen dau eta hori erakusten dau dokumentalak, bere sentimenduak batez be. Fermin Aio zuzendariak dino, Etxezarreta, guztiz ireki dala lan honetan.  ETS, Itzal Argitan izenburua, dokumentalaren amaieran erabagi ebela aitortu deusku Aiok.

Zine-aretoetara urtarrilean

Fermin Aiorentzat, orain areko dokumentalik zailena izan da gaur estrenetan dana. Material asko euki izanak eta bidean ideiaz aldatu izanak eragin dau zailtasuna. Dana dala, momentu on asko izan dauz, besteak beste, taldekideen gurasoakaz grabautako irudiek eragindakoak adibidez. Azaldu dauanez, ETS talde berezia da. Kontuan hartu behar da, bere esanetan, Etxezarretak baino ez dauala euskeraz hitz egiten eta Logroñon bizi direla taldekide gehienak. Aiok, ibilbide luzea dauka zinemagintzan eta telebistan, zuzendari lanetan zein gidoiak egiten. Kepa Junkeraren ganeko Berpiztu dokumentala be zuzendu eban. ETS, Itzal Argitan film dokumentala, urtarrilaren amaieran helduko da segurutik zine-aretoetara. Gaur, iluntzeko zortziretan izango da estreinaldia Bilboko BBK Aretoan, Zinebi jaialdiaren barruan.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00