Ekidom-ek, energia barriztagarriak instaletan dauzan enpresak, fakturazinoa bikoxtu dau azken urtean

Instalazino fotoboltaikoak ia % 13 hazi dira Euskal Autonomia Erkidegoan

Etxebizitza blokeetan gero eta eguzki panel gehiago ipinten dabilz

Eguzki-panelak / Ekidom

Euskadin eguzki panelen instalazinoek gora egin dabe nabarmen.  Transizino ekologikorako eta Erronka Demografikorako Ministeritzako PETROR sistemako datuek dinoe instalazino fotoboltaikoak ia % 13 hazi dirala Euskal Autonomia Erkidegoan. Guztira,  Euskadik 1.800 instalazino daukaz (estadu osoko instalazinoen % 2,66) eta hamargarren dago autonomia erkidegoen rankingean.  Izan be, azken urtean bakarrik, 200 instalazino barri erregistratu dira. 

Horregaitik, energia barriztagarriak instaletan dabezan gero eta enpresa gehiago dagoz. Ekidom Berrizko enpresak 17 urte baino gehiago daroaz horretan lanean, eta azken urtean fakturazinoa bikoxtu dau. Horrek be plantilea handitzea eragin dau. Orain dala 5 urte, enpresak 20 langile ebazan, eta gaur egun 60 inguru dauz.

Haren bezero nagusiak etxe barri bat egiten ari diranak edo instalazino termikoak egiten dabezanak dira, besteak beste. Orain, autokontsumo kolektiborako eguzki komunidadeak be sortzen hasi dira. Horreen areagotzea nabarmendu dabe, batez be etxebizitza bloketan. Gainera languntza handiak dagoz horretarako. Halan da be, bere legeztatzea motel doa eta hondino lan asko egin behar da. Gaur, Josu Salazar, enpresako arduraduna Goizeko Izarretan egon da eta errealidade barri honi buruz egin dau berba. 

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular