Udan jente asko ibili da Euskadin eta irailean be jente asko itxaroten dabe etxebizitza turistikoetan. Horixe baieztau deusku Euskadiko Etxebizitza Turistikoen Alkartetik, Aparture-tik, Asier Peredak. Bere esanetan azken urteetako joerea da irailean gero eta jente gehiago etortea. Ganera hile honetako turismoa ona dala esan deusku. Udako datuekin be pozik dagoz, jente asko ibili dalako. Aparture-tik bat egiten dabe etxebizitza turistikoek auzoetan daben eraginaren inguruko ardureaz, baina uste dabe hemen gauzak ondo zehaztuta dagozala. Araudia dago etxebizitzen inguruan eta mugak ezarten dira. Beraz, ez ei dago larregi egoteko aukerarik.