Tertuliakideek nabarmendu dabe etxebizitzearen arazoa egiturazkoa dala, baina epe laburrean be neurriak behar dirala

Alokairuen prezioen gorakerea, turismo-etxebizitzak eta Airbnb moduko plataformen eragina be aztertu dabez

Etxebizitzaren inguruko dekretuen inguruko eztabaidak jarraitzen dau

Miren Josune Aristondo, Jasone Aretxabaleta, David Lopategi / Bizkaia Irratia

Goizeko Izarretan saioan, Miren Josune Aristondok, Jasone Aretxabaletak, David Lopategik etxebizitzearen arazoa izan dabe hizpide gaurko tertulian. Espainiako Gobernuak prestatutako dekretu bien inguruan eztabaidea sortu da, eta hizlariek nabarmendu dabe etxebizitzearen arazoa egiturazkoa dala, baina epe laburrean be neurriak behar dirala.

Tertulian azaldu dabenez, neurrietako batzuk alokairuen kontratuen luzapenagaz, kaleratzeak saihesteagaz eta egoera zaurgarrian dagozan personei alternatiba sozialak eskaintzeagaz lotuta dagoz. Era berean, etxe-jabe txikien egoerea be kontuan hartu behar dala azpimarratu dabe, eta administrazinoen arteko koordinazino handiagoa eskatu dabe.

Bestalde, alokairuen prezioen gorakerea, turismo-etxebizitzak eta Airbnb moduko plataformen eragina be aztertu dabez. Tertuliako parte-hartzaileen arabera, etxebizitzearen inguruko neurriak ez dira dekretu bakar baten bidez konponduko, eta epe luzerako estrategia behar da, administrazino guztien parte-hartzeagaz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00