HAPOari EZ plataformea kritiko agertu da Andra Mari eta Ibarbengoa auzoetarako proiektuakaz

Hodei Rodriguez: "Etxebizitzen prezioaren ondorioz Getxo zahartzen dabilen herria da"

Etxebizitzea, Getxoko gazteen buruko mina

Getxoko Neguri auzoa / Bizkaia Irratia

Getxoko HAPOa, urigintza antolamendurako plan orokorra, udan onartu zan. Honek hainbat auzokideren kezkea sortu dau dau eta HAPOari Ez plataformako Hodei Rodriguez euki dogu Goizeko Izarretan berbaz. Rodriguezen eretxian HAPOak Andra Mari auzoan eragin handia izango dau. Hamar urteko epean  4.500 etxebizitza eregi gura dabez eta babes sozialekoen kopurua legeak ezarten dauen gitxiengora baino ez dala mugatzen salatu dau Hodei Rodriguezek.

Ibarbengoan eregi gura daben etxebizitzen plan barriak 500 urte daukazan Tosu baserria babes barik lagako dau eta zonalde horretan sortu gura dan etxebizitzenproiektuakaz kritiko berba egin dabe HAPOari Ez plataformakoek. “Getxon gero eta gazte gitxiago dagoz. Etxebizitzen prezioak eraginda Getxo zahartzen dabilen herria da, gazte asko Berangora joan dira biziten” adierazo dau Hodei Rodriguezek.

Erreka azpiko tunela

Erreka azpiko tunelaren proiektuari aurkeztutako helegiteetatik bi heren onartu dirala esan dau BFAk. “Kontua da ez dabela esan zeintzuk onartu dabezan eta zeintzuk ez. Guk ikusten dogu tunel hori behar dogun mogikortasunaren kontrakoa dala automobil pribaduaren erabilerea bultzatuko dauelako” azaldu dau Rodriguezek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular