Etxeko ospitalizazinoarako espeiniar estaduko alkarteak kongresua dauka egunotan Bilbon. Maiatzaren 16 eta 17an egin dau Sehad alkarteak topaketea Bilboko Euskalduna jauregian. Aurrerapen zientifiko eta klinikoek eragin handia daukie etxeko ospitalizazinoan be eta horren ganeko berbaldi eta mahai-inguruak egin dabez egun biko kongresuan.
Langile gehiagoren beharra
Bizkaia Irratan, Arantzazu Ugarte medikuagaz egin dogu berba. Arrasateko etxeko ospitalizazino zerbitzuan egiten dau lan. Esan deuskunez, gaixo asko eta asko zaintza paliatiboetan dagoz baina danetariko gaixoak artatzen dabez euren etxeetan. Aspaldian gorantz egin dabe esate baterako, kimioterapia etxean jasoten dabenak. Ugartek azaldu deuskunez, behargin gehiago beharko litzatekez, hau da, mediku eta erizain gehiago beharko litzatekez etxeko ospitalizazino zerbitzu honetan. Aitortu dauanez, kongresuan zehar asko ikasi dabe eta argi dago aurrerapen zientifiko eta klinikoek eurengan be eragin eta onurak ekarri dabezala.