Datorren urtean 8-9 eguneko zentro eraldatuko dira EtxeTIC filosofiara egokitzeko

Aurton Zallan, Basaurin eta Mungian zabalduko dira erreferentziako zentroak

EtxeTIC zentroak Bizkaia osora zabalduko dira datorren urtean

Sergio Murillo / Bizkaia Irratia

EtxeTIC zerbitzuaren bidez mendekotasunen daben pertsonei etxean emoten jake laguntasuna, teknologia barriek lagunduta.  Pertsona horreek erreferentziako zentro bat eukiten dabe inguruan, eta tarteka marteka bertara joateko modua eukiten dabe: tailerretara, ikastaroetara, kontsultak egitera eta abar. Horrez gain, EtxeTIC zentro horreek eguneko egoitza zerbitzua be emoten dabe. Helburua da, 14 zentrogaz Bizkaia osora zabaltzea eredu hori. Eskualde guztietan egongo da holako zentro bat, eta biztanle askoko inguruetan bat baino gehiago. Gaur egun Bilbon eta Etxebarrin dagoz zabalik holako zentorak, baina aurtongo urtean beste hiru edegiko dira: Zallan, Basaurin eta Mungian. Zallakoa aurreratuta dago, kudeaketea lizitazinora atara dabe eta bagilean zabaltzea aurrikusten dabe. Basauriko lokaleko obrak oraintxe atara ditue lizitazinora, eta urte amaierarako edegiko dabe gitxi gorabehera. Orduntxe edo datorren urte hasieran ipiniko dabe martxan Mungiakoa be. Datorren urtean 8-9 eguneko zentrotan egingo dira eraldaketak EtxeTIC eredua martxan ipinteko.

Mendekotasunen dabenentzako eta zaintzaileentzako

EtxeTIC zerbitzuagaz mendekotasuna daben pertsonei eta euren zaintzaileei laguntzen jake. Komunikazino zuzena dago erreferentzia zentroaren eta erabiltzaileen artean. Tableta erabilten dabe gehienbat komunikazino horretarako: bideodeiak egin leitekez, argazkiak bialdu galderak egiteko, tablet horreetan entrenamendu eta ariketa ezbardinak be egoten dira….Ganera erabiltzaileek aukerea dabe nahi daben guztietan erreferentzia zentrora osterea egiteko. Zentroetan ikastaroak, tailerak eta bestelakoak antolatzen dira. Esaterako, jausteen ganeko tailerrak egiten dira, erorketak saihesteko edota hobeto jausten ikasteko. Horreetara mendekotasuna dabenak eta euren zaintzaileak joan leitekez. Zaintzaileek arnasea hartzeko zerbitzua be emoten dabe, orduren batzuk libre behar izanez gero erabiltzailea bertara eroateko aukereagaz.

Jakinmina hemendik kanpo

EtxeTIC zerbitzuak jakinmina eragin dau hemendik kanpo, eta oraintsu Oxforden egon da eredu  honen ganeko azalpenak emoten Sergio Murillo Gizarte Politika diputadua. Lehengo astean Bartzelonako Mobile Congress-en be egon ziran.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular