Euskadik espazio propioa lortu gura Bienalean

'I Baschi alla Biennale 1976/2026' programea eskaintzen ari dira Biurtekoan

Euskadi Venezian 50 urte geroago

Euskal ordezkariak Veneziako Biurtekoan / Irekia

I Baschi alla Biennale 1976-2026 egitasmoagaz bueltatu da Euskadi aurten Veneziako Biurtekora. Orain 50 urte espainiar estaduari eskeini jakon tartea, baina euskal artistek uko egin eutsien bertan parte hartzeari. Horren ordez, euren kabuz joan ziran autobusez eta programa ofizialean aritu ez arren, euskal artistek euren lana erakusteko erea izan eben. Ordukoa gogoratuz, Eusko Jaurlaritzak, Etxepare Euskal Institutuak, Euskal Herriko Arte Garaikidearen Museoak, Artium Museoak eta Veneziako Ca’ Foscari unibertsidadeak, diziplina anitzeko programea sortu dabe Venezian erakusteko. Irene Larraza Etxepare Euskal Institutuko zuzendariak esan deuskunez memoria eta praktika artistikoa buztartzen dira programa honetan. I Baschi alla Biennale 1976-2026-gaz orduko ikuspegia mantentzen da, baina tresna eta lengoi barrituagaz.

Inaugurazino ekitaldia

Ibone Bengoetxea lehendakari ordea izan da gaur Biurtekoaren inaugurazino ekitaldi ofizialean. Azaldu dauanez, Jaurlaritzaren helburua 2028tik aurrera Euskadik Veneziako Bienalean espazio propioa izatea lortzea da. Bengoetxeak aldarrikatu dau kulturea, askatasunerako, identidaderako eta demokraziaren defentsarako tresna dala. 1976. urteko Bienaleko protagonisten senideak eta gaur eguneko euskal artistak izan dira ekitaldian. Itziar Okariz artistea, Tripak Kolektiboa, Joseba Zulaika, Beñat Sarasola edo Alessandro Mistrorigo idazle eta ikerlariak dagoz, besteak beste, Venezian. Atzo hasi zan euskal ordezkaritzaren programea eta bihar artekoa da. Larrazak esan deuskunez, jakin-mina eragin dau Euskaditik eskaintzen dan programeak.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00