Ikasturtea hasteko astebete falta danean eskola garraioa kolokan dagoala jakinarazo dabe autobus enpresek. Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailetik esan dabe zerbitzua bermatuta egongo dala baina lehiaketara ataratako 467 ibilbideetatik 337 hutsik dagoz.
Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailburuordetzaren arabera, eskaintzarik jaso ez daben eta Administrazio Autonomikoak operadoreei zerbitzua aurreko ikasturteko baldintzetan emoten jarraitzea proposatu deutsen 387 ibilpideetatik 50etan bakarrik onartu da. Azken batean, ibilpideen %70 baino gehiago aidean dagoz hondino. Egoerarik txarrena edo beterik bako linera kopururik handiena Bizkaian eta Araban dago.
Eskola-garraioan egoera horren arrazoiak lizitazino-baldintzak, ibilpideen zehaztasunik eza, ordutegiei eta beharrezko ibilgailuen eukierari buruzko ziurbakotasuna edo gauzatzeko epearen iraupena dira, besteak beste. Enpresek adierazo dabe horreek guztiek ezinezko egiten dabela zerbitzu eraginkor eta errentagarritasun egokiagaz planifikatzea. Enpresek informazinoa baino ez, aldarrikatzen dabe.
Momentuz ez dago akordurik eta ikusiko da honeetan egunetan zer pasako dan.