Erreserbak gero eta lehenago, eta egotaldiak gero eta luzeagoak

Kanpinak ia beteta, eta landa-ostatuetan erreserbak gorantz

Euskadiko kanpinek eta landa-ostatuek uda oparoa aurreikusten dabe

Euskal Herriko kostaldea / Euskadiko Kanpinen alkartea

Uda sasoiaren hasieragaz batera, Euskadiko kanpinek eta landa-ostatuek aurreikuspen baikorrak egin dabez. Erreserben erritmo onak, oporrak gero eta lehenago antolatzeko joera eta Europatik datozan bisitarien hazkundeak uda ona iragartzen dabe sektorearentzat.

Irati Sesma Euskadiko Kanpinen alkarteko presidenteorde eta Gran Camping Zarautzeko zuzendariak azaldu dauanez, denboraldia oso ondo hasi da. Bagilean eguraldi ona izan dogu, eta garagarrilaren erditik aurrera nahiz abuztuan ia okupazino osoa lortzea itxaroten dabe. “Gure helburua beti da denboraldi altuan %100eko okupazinora heltzea, eta aurreikuspenek hori erakusten dabe”, adierazo dau Sesmak. Ganera, bezeroek gero eta lehenago egiten dabez erreserbak. Beste joera aipagarri bat, egotaldien luzapena da. Europatik datozan turistak be gero eta gehiago dira, batez be, Alemaniatik, Herbehereetatik, Irlandatik edo Frantziatik.

Bestalde, Idoia Ezkurdia Nekatur (Euskadiko landa-ostatuak) alkarteko kudeatzaileak landa-ostatuetan be datuak baikorrak dirala nabarmendu dau Lau Haizetara irratsaioan. Momentu honetan, garagarrileko okupazinoa %54 ngurukoa da, eta abuzturako %65era hurbiltzen da, igazko datuak gaindituz. Gipuzkoa da erreserba gehien daukan lurraldea, baina Bizkaian eta Araban be azken urteotan hazkunde nabarmena ikusi dabela adierazo dau. Halanda be, Ezkurdiak zuhurtzia eskatu dau, eguraldiak edo nazinoarteko egoerak azken orduko erreserbetan eragina izan leikielako.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00