Mahainguruak, tailerrak eta zuzeneko podcastak izango dira protagonista

Iñigo Sendino: "Podcastak edozein plataforman entzun ahal dira eta horregaitik egin dabe gora"

Euskadiko podcasting topaketea, Bilborocken

Podcast baten entzuketa / Wikipedia

Podcastaren kontsumoa sustatzeko jardunaldia egingo dabe bihar Bilbon. Bilborocken izango da EuskalPod 2023, eta bertan euskal podcaster askori aurpegia jarri ahal izango jake. Hiru urteko geldialdiaren ondoren, Euskal Podcast Jardunaldiak goizeko 10:00etatik iluntzeko 20:00ak arte egingo dabez bihar. EuskalPod 2023ko Iñigo Sendinok esan deuskunez jardunaldietara edonor joan daiteke.

Podcast eta irratiko audioak be aitatu deuskuz Sendinok. Irratiko edukinak internetez zabaltzen dira gaur egun kasu askotan eta horreek, podcastak dira. Bihar egun osoan zehar podcastaren ganekoak aztertuko dabez Bilborocken.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular