
Hasi da Jaialdi 2025 Boisen, euskal diasporaren mundu mailako topagunerik handiena. Abuztuaren 3ra bitartean ospatuko dan hitzordu honek, milaka euskaldun batuko dauz Idaho estaduko uriburuan. Ekintzez gainezka egongo da jaialdia eta horietako bat, zelan ez, bertsolaritzea izango da. Onintza Enbeitarekin egoteko aukera izan dogu guk, eta bera Nerea Ibarzabal eta Xabi Payagaz ibiliko da bertsotan.
2020an Bertsozale alkartetik sortu jaken aukera, baina pandemiagaitik ezin izan ziran joan. Oraingo honetan gogo handia daukala adierazo dau Onintza Enbeitak, baina ardura handiko egunak izango dirala be arrazoitu dau, izan be, berak esan dauanez, bertan egongo diranek bertsolariak Euskal Herriagaz daukien lotura zuzen lez hartuko dabez. Bestetik, hamar egunez euskera hutsean bizitzea Boise baten, berezia izango dala gaineratu dau Onintza Enbeitak.