Hamar egun igaro dira mediku forenseak Cuelgamuroseko kriptetan sartu zirala

Iñigo Artetxe zornotzarraren eta Jasone Aretxabaleta markinarraren testigantzak jaso doguz

Euskal familiak Cuelgamurosen dagozan senideen gorpuzkinen zain

Iñigo Artetxe eta Jasone Aretxabaleta / Bizkaia Irratia

Cuelgamurosetik faxismoaren biktimen gorpuzkinak atarateko prozesua martxan da. 128 biktimaren gorpuzkinak atarako dabez, horreen artean 50 inguru euskal familien arbasoenak dira.  Senitartekoak zain egon dira urte askoan familiakoen gorpuak berreskuratzeko. Gogora Institutuak egindako txosten baten arabera, Cuelgamuros Haranean euskal herritarren mila gorpuzkin baino gehiago egon daitekez.

Tartean Jasone Aretxabaleta eta Iñigo Artetxeren familiakoak, Alesander Aretxabaleta eta Benito Artetxe hain zuzen be. Euren senitartekoak topatzea gatxa izango dala badakie baina amorerik emongo ez dabela ziurtau deuskue gaur Goizeko Izarretan saioan Iñigok eta Jasonek.

Memoria Historikoaren Legeari esker dabilz prozesu honegaz. PPk eta VOXek esan dabe dagoeneko garagarrileko hauteskundeak irabazten badabez, lege hori indarbakotu egingo dala. Hori gertatu baino lehen barriren bat izatea itxaroten dabe senitartekoek.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00