EAEko biztanleek atzerritarrakaz daben tolerantziaren indizeak marka barria ezarri dau aurten, eta ia 70 puntura igo da

Inmigrazinoa ez da arazotzat hartzen eta herritarrek sinpatia handiagoa deutsie jatorri guztietako pertsonei

Atzerritar jatorria dabenekaz tolerantzia indizeak %70era igon dau Euskadin

2022ko Barometroaren aurkezpena / Bizkaia Irratia

Ikuspegi-Immigrazinoaren Euskal Behatokiak Barometroaren beste edizino bat aurkeztu dau. Euskal gizarteak atzerritar jatorriko biztanleekiko dituan pertzepzino eta jarrerak urtero batzen dituen ikerketa
soziologikoa da. 2022ko Barometroaren arabera, EAEko biztanleek , pertsona atzerritarrekiko daben jarrereak joera positiboa dau, eta tolerantzia indizeak gora egin dau barriro, 69,28 punturaino oraingoan.

Julia Shershneva Ikuspegiko zuzendariak azaldu dauanez herritarrek alkartasunez erantzun deutse ukrainarren beharrei eta hori aurtengo datuetan isladatzen da. 2022an, herritarren % 49,7 asilo eta babes eskatzaileak inolako murrizketarik barik hartzearen alde agertu dira.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular