Euskal Herriko lehenengo Ekotopaketak gaurtik domekara bitartean egingo dabez Portugaleten. Trantsizino ekologikoaz, elikadura burujaubetzaz edo klimaren aurkako borrokaz nazinoarteko hainbat hizlarik berba egingo dabe eta euren gogoetak entzuten eta beste batzuk partekatzen 350 lagun arituko dira.
Gorka Laurnaga, Ekotopaketetako antolatzailetariko bat, izan dogu asteon “Goizeko Izarretan” irratsaioan. Ekologismoaren aldeko borrokan, beste borroka batzutan dagoan alkartegintzea eta alkarna falta dirala salatu dau Laurnagak. Topaketa honeek saretze lan hori indartzeko pizgarri lez jardutea gura dabe. Dinoe sekula ez dirala egon hainbeste arrazoi egon ekologiaren alde borrokan hasteko. Portugaleten berbaz jardungo daben hizlarien artean Yayo Herrero, Unai Pascual, Aitziber Sarobe, Mikel Otero… Domekan eguerdiko 12:30etan mobilizazinoa eta amaiera ekitaldia egingo dabez.