Biltzarra "Azken krisia, gure garaia" lelopean antolatu dabe

Portugaleten, astegoien osoan, egingo dan biltzarrean krisi ekosoziala erdigunera ekarten ahaleginduko dira

Euskal Herriko lehenengo Ekotopaketetan 350 lagun gaurtik aurrera

Euskal Herriko lehenengo Ekotopaketak gaurtik domekara bitartean egingo dabez Portugaleten. Trantsizino ekologikoaz, elikadura burujaubetzaz edo klimaren aurkako borrokaz nazinoarteko hainbat hizlarik berba egingo dabe eta euren gogoetak entzuten eta beste batzuk partekatzen 350 lagun arituko dira.

Gorka Laurnaga, Ekotopaketetako antolatzailetariko  bat, izan dogu asteon “Goizeko Izarretan” irratsaioan. Ekologismoaren aldeko borrokan, beste borroka batzutan  dagoan alkartegintzea eta alkarna falta dirala salatu dau Laurnagak. Topaketa honeek saretze lan hori indartzeko pizgarri lez jardutea gura dabe.  Dinoe sekula ez dirala egon hainbeste arrazoi egon ekologiaren alde borrokan hasteko. Portugaleten berbaz jardungo daben hizlarien artean Yayo Herrero, Unai Pascual, Aitziber Sarobe, Mikel Otero… Domekan eguerdiko 12:30etan mobilizazinoa eta amaiera ekitaldia egingo dabez.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Radio Popular