Euskal kantuen bidez euskera lantzeko 'Kantakatilu' proiektua Zornotzan

Egitasmoa urritik aurrera ipiniko dabe martxan

Euskal kantuen bidez euskera lantzeko ‘Kantakatilu’ proiektua Zornotzan

Zornotzako Udalak ‘Kantakatilu’ propiektua ipiniko dau martxan urritik aurrera. Euskal kantuen bidez euskera lantzeko jarduerea izango da, hizkuntza praktikan ipinteko eta herritarren euskerazko hartu emonak zabaltzeko tarte bat eskeiniko dauana. Jardunaldiak hilabete bakotxeko lehenengo eguenetan egingo dabez, 19etan. Hiru ordu laureneko saioak izango dira, eta amaitzerakoan, egitasmoari segida emon ahalko jako pintxo-pote eguna dala aprobetxauta. Egitasmoa 18 urtetik gorako zornotzarrentzat izango da, doakoa. Izena emoteko Euskera Zerbitzuan dago aukerea. Naia Odriozola izan dogu Lau Haizetara honetaz berba egiteko

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00