
Aste honetan Eneko Bidegain idazlea gonbidatu dogu Irakurrieran saiora bere Bichta éder eleberriaz berba egin dagigun. Aretxabaletan Arantzazu Abasolo irakurleagaz be batu gara, eta berak gomendatu deusku euskarara ekarritako Ivo Andritxen Zubi bat Drinaren gainean lana.
Eneko Bidegainen Bichta éder eleberria eskuratu gura dauan entzuleak, Bizkaia Irratiko 665 700 700 telefonoko whatsappean itxi behar dau mezua. Mezuaren hasierean Irakurrieran saioa eta liburuaren izenburua aipatu, izena emon aurretik.