Galzorian egotetik txapeldun izatera igaro da

Urrezko eta brontzezko domina bi irabazi dabez

Euskal pottokak Espainiako txapeldun Segovian

Euskal Pottoka txapeldun Segovian / Bizkaia Irratia

Euskal pottokak Espainiako txapelketea irabazi eban bagilaren amaieran Segovian. Espainiako Raid txapelketea ospatu zan bertan. Euskal Herritik talde bi joan ziran. Taldeetariko batek urrea lortu eban C kategorian eta besteak, brontzea B kategorian. Euskal Herriko Pottoka Hazleen Federazinotik, Epofetik, oso pozik azaldu dira lortutako dominakaz.

Babesten jarraitzeko asmoa

Euskal pottoka, galzoritik indar handiz sortzen ari dala esan daiteke. Epofetik, Narciso Arrillagak azaldu deusku mila bat pottoka dagozala gaur egun Euskal Herrian. Bere garaian garraiorako eta baserri lanetarako erabiltzen zan. Gaur egun, urteetako hautaketa zorrotz baten ostean, kategoria guztietan erabiltzen da, kirolean, txangoetan… Apurka-apurka gero eta pottoka gehiago egoteko ahaleginetan jarraituko dabe federazinoan, dagozanak zaindu eta babestuz.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Bizkaia Irratia
0:00 0:00