
Euskaltzaindiak sarean jarri dau Jokin Zaitegiren dokumentu-bilduma. Zaitegiren artxiboa hirutan banatzen da: gutuneria, Euzko Gogoa eta Zaitegiren beraren lanen jatorrizko bertsinoak. Lan guztietan elementu bi hauteman leikez: euskaltzaletasun sutsua eta fede kristau sakona. Zaitegik euskal kulturaren esparruan egin eban lana txalotu dau Adolfo Arejita euskaltzain osoak.
Dinogunez artxiboa hiru ataletan banatzen da. Batetik, gutuneriaren atala dago. Garai horretako bildumarik aberatsenetakoa, orduko euskal idazle ia guztien gutunak aurki leikez. Bestetik, Euzko Gogoa. Kasu honetan, aldizkarian argitaratutako artikuluen jatorrizko bertsinoak eta bestelako materialak dagoz atal honetan. Azkenik, Zaitegiren beraren lanen jatorrizko bertsinoak dagoz hirugarren atalean. Ez dago digitalizatuta, baina Azkue Biblioteka eta Artxiboaren irakurgelan kontsultatu ahal da.